viernes, 17 de octubre de 2014

Ezereza modu praktikoan

Saio teorikoa izan genuen bezala, saio praktikoaren ordua ere heldu zen. Hau zen benetako momentua, ordenagailuaren aurrean jesarri eta lau hilabete honetan nire lanaren ispilua sortzen lagunduko zidana esku artean hartzeko momentua.
Beste urte batzuetako lanak kuxkuxeatzen ibili eta gero mila galdera nituen, edozein gauza plasmatu dezaket bertan? nire lan pertsonala izango da? nondik hasiko naiz? Honela, irakaslearen laguntzarekin pixkanaka galderak erantzuten joan ginen, beste lanak gutxinaka begiratzen eta blog bat kanpotik ikusten. Hala ere, oraindik ez zen nire txokoa sortzeko momentua.
Baina gaurkoan bai, gaur heldu da momentua. Blogger zabaldu eta hasi gara izena pentsatzen, formatoa, kolorea... Bat-batean ez nekien nondik hasi, ze izen jarriko diot, hau bai, hau ez, hau ez da originala... baina egina dago eta esperimentatzen nabil, dena ukitzen eta ikasten. Etiketak jarri, sarrera desberdinak sortu, orrialdeak... oso interesgarria ematen du eta gogo handiz nago honekin segitzeko eta aurkitzen ditudan beste hainbat gauza zuekin konpartitzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario