jueves, 30 de octubre de 2014

Visiones disruptivas de la educación

Gaurkoan teoriako atalean jarraian zurekin elkarbanatzen dudan bideoa ikusi eta komentatu dugu.

Bideo honen protagonista Maria Acaso da eta bideo honen bitartez hezkuntzaren munduan eta batez ere hezkuntzaren barnean, alde artistikoan metodologia aldatzeko lanean ari dela azaltzen digu. Horretarako, aldaketa batzuk proposatzen ditu:
1. Boterea: sistema autoritario batetik demokratiko batera igarotzeko beharra, horretarako "el no docente" eta "el no estudiante" terminoak erabiltzea beharrezkoa dela azaltzen du. Honela, irakasleak boterea galtzea onartu beharko zuen eta ikasleak botere gehiago hartzea onartu ere.
2. Ikusezina: Lan ez egitea modu automatiko batean, baizik eta gure metodologiei buruzko hausnarketa bat egitea.
3. Espazioa eta denbora: Espazioa eta denbora egonkorra izatearen kontrako ideia azaltzen du.
 Horretarako, espazioari dagokionez, gela tailer batean bihurtu behar dela dio, altzariak aldatu, hormak egokitu edo pertsonalizatu eta gelan janaria eta musika erabili.
 Denborari dagokionez, IKTekin lotura zuzena egiten du. Honela, teknologia berriak (twitter, facebook, slideshare...) erabiltzearen alde kokatzen da eta liburuak, gelan gertatzen denaren luzapena bezala ikusten du.
4. Informazioa: Ikasleen interesekoa den guztia gela barrura sartzea. Hau da, ikusmenarekin eta entretenitzearekin lotura daukan guztia. Gainera, musikari ere garrantzia ematen dio.
5. Jakintza: Ikasleak jakintzak barneratzetik, bere jakintza propioak sortzeko prosezuaz edo aldaketaz ari da. Proiektuetan oinarritutako metodologiaren bitartez hau lortzea beharrezkoa dela azaltzen du.

viernes, 24 de octubre de 2014

Ezerezetik hurruntzen

Gaurkoan teoriako atala bakarrik izan dugu eta gaurko honetan bakoitzak bere blogean ibiltzeko aukera izan du. Nire kasuan, aurreko egunean web orrialdeei buruz ikasitakoa praktikan jartzea erabaki dut, honela borradore batzuk sortu ditut eta froga desberdinak egiten ibili naiz.
Gero, interneten zehar hezkuntzari buruzko bideo edo artikulu desberdinak bilatzen ibili naiz gero nire blogean zuekin partekatzeko.
Gainera, nire blogari beste itxura bat emateko gogoekin nabil eta oraindik ez dut oso ondo pentsatu zer jarriko diot bere itxurari zerbait desberdina aportatzeko baina hori trasteatzen ere ibili naiz.
Dakizuenez, gaur barikua da eta asteburua atea jotzen dugu, beraz espero dut denok planak eginda izatea eta asteburu polit eta entretenigarri bat igarotzea. Nire partetik, bueltan edukiko nauzue eguenean IKTen mundu honetan trasteatu eta ikasten dudan guztia zuekin batera konpartitzeko.

jueves, 23 de octubre de 2014

Greba eguna, praktikako atala

Gaurko greba eguna izan denez, praktikan pertsona oso gutxi egon gara eta ondorioz, ez dugu ezer berezirik egin. Nire aldetik, gogo handia nuen nire blogean bideoak elkarbanatzeko eta beraz, Alaitzeri azaltzeko eskatu diot. Azkenean, hori da egin duguna, bloga kuxkuxeatu eta bideo bat txertatzen ikasi.
Gero, lan pertsonalari ekin diogu eta nire kasuan, nire blogean gauza desberdinak probatzen eta gero atzintzen ibili naiz.

Lanen taldekatzea, greba eguna

Gaurkoa greba eguna izan da, hala ere, ni ez naiz ados egon greba hau antolatzeko moduarekin; ez zaizkigu azaldu grebaren zergaitiak eta ez dut uste horren inguruan hausnartu denik ondorioz, klasera joatea erabaki dut.
Pertsona gutxi egon garenez irakasgaian taldekatzea eta lanen elkarbanatze eta azalpena zelan gauzatuko den azaltzea erabaki du Alaitzek. Egia esan, beldur handia daukat, oso galduta sentitzen naiz baina suposatzen dut taldean jartzen naizenean gauzak errazago ikusiko ditudala.
Azaldu digu, taldeka jarriko garela (lau pertsonako taldeetan) eta teorian testu batzuk lantzen joango garela, testu hauen lanketaren ondorioz, poster bat sortu beharko dugula bi minututan talde guztiari azaltzeko.
Lan guzti hau egiten dugun bitartean beste talde bat gure lanaren nondik norakoak jasotzen izango dugu eta hauek azalduko dute gure lanak ematen dituen emaitzak nondik irten diren.
Honen arira, klasean eztabaida bat sortu da. Batzuk uste dute honekin lizkarrak sortuko direla klasean, izan ere, badaude pertsona batzuk lan asko egiten ez dutenak eta haien lanaren emaitzak aurkeztu behar dituztenak ez dute nahi hau agerian jarri.
Hala ere, uste dut oso ideia interesgarria dela eta lan egiteko beste modu bat dela. Pentsatzen dut denok denon lanetatik aberastuko garela eta azkenengo emaitzaren lanak guztiok batera egindako lanaren emaitzak izango direla eta uste dut azkenean, eskola batean horrela egin behar dela lan. Beraz, metodologia honen alde nago.

viernes, 17 de octubre de 2014

Ezereza

Atzo IKTen mundu zabal honetan nire lehenengo kontaktua izan nuen, hau da,  IKTko lehenengo saio teorikoa izan genuen.
Irakasleak irakasgaiaren aurkezpena egin zigun eta blog hau sortuko genuela azaldu zigun.
Momentu horretan, oso galduta sentitu nintzen, matrikula egin nuenean eta IKT ikusi nuenean pentsatu nuen: ederto informatika emango dugu eskolan bezala; baina ez nuen espero horrelako mundu batean murgilduko ginenik. Hala ere, esan behar dut gogo handia dudala ikasteko, esperimentatzeko, gauza desberdinak bilatzeko eta honi behar duen itxura emateko.
Ikusiko dugu noraino eramaten gaituen IKTen mundu handi honek!

Ezereza modu praktikoan

Saio teorikoa izan genuen bezala, saio praktikoaren ordua ere heldu zen. Hau zen benetako momentua, ordenagailuaren aurrean jesarri eta lau hilabete honetan nire lanaren ispilua sortzen lagunduko zidana esku artean hartzeko momentua.
Beste urte batzuetako lanak kuxkuxeatzen ibili eta gero mila galdera nituen, edozein gauza plasmatu dezaket bertan? nire lan pertsonala izango da? nondik hasiko naiz? Honela, irakaslearen laguntzarekin pixkanaka galderak erantzuten joan ginen, beste lanak gutxinaka begiratzen eta blog bat kanpotik ikusten. Hala ere, oraindik ez zen nire txokoa sortzeko momentua.
Baina gaurkoan bai, gaur heldu da momentua. Blogger zabaldu eta hasi gara izena pentsatzen, formatoa, kolorea... Bat-batean ez nekien nondik hasi, ze izen jarriko diot, hau bai, hau ez, hau ez da originala... baina egina dago eta esperimentatzen nabil, dena ukitzen eta ikasten. Etiketak jarri, sarrera desberdinak sortu, orrialdeak... oso interesgarria ematen du eta gogo handiz nago honekin segitzeko eta aurkitzen ditudan beste hainbat gauza zuekin konpartitzeko.