jueves, 23 de octubre de 2014

Lanen taldekatzea, greba eguna

Gaurkoa greba eguna izan da, hala ere, ni ez naiz ados egon greba hau antolatzeko moduarekin; ez zaizkigu azaldu grebaren zergaitiak eta ez dut uste horren inguruan hausnartu denik ondorioz, klasera joatea erabaki dut.
Pertsona gutxi egon garenez irakasgaian taldekatzea eta lanen elkarbanatze eta azalpena zelan gauzatuko den azaltzea erabaki du Alaitzek. Egia esan, beldur handia daukat, oso galduta sentitzen naiz baina suposatzen dut taldean jartzen naizenean gauzak errazago ikusiko ditudala.
Azaldu digu, taldeka jarriko garela (lau pertsonako taldeetan) eta teorian testu batzuk lantzen joango garela, testu hauen lanketaren ondorioz, poster bat sortu beharko dugula bi minututan talde guztiari azaltzeko.
Lan guzti hau egiten dugun bitartean beste talde bat gure lanaren nondik norakoak jasotzen izango dugu eta hauek azalduko dute gure lanak ematen dituen emaitzak nondik irten diren.
Honen arira, klasean eztabaida bat sortu da. Batzuk uste dute honekin lizkarrak sortuko direla klasean, izan ere, badaude pertsona batzuk lan asko egiten ez dutenak eta haien lanaren emaitzak aurkeztu behar dituztenak ez dute nahi hau agerian jarri.
Hala ere, uste dut oso ideia interesgarria dela eta lan egiteko beste modu bat dela. Pentsatzen dut denok denon lanetatik aberastuko garela eta azkenengo emaitzaren lanak guztiok batera egindako lanaren emaitzak izango direla eta uste dut azkenean, eskola batean horrela egin behar dela lan. Beraz, metodologia honen alde nago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario