viernes, 7 de noviembre de 2014

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia


IKTak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA.
IKTko irakaleak proposatu digu artikulu hau irakurtzea eta izenburuak oso argi uzten digu gaia. 
Artikulu honetan hezkuntzan IKTen garrantziaz eta behar izanak hitz egiten digu.







Hasiera batean sarrera bat egiten digu gaur egungo gizartearen deskribapena eginik eta IKTekin daukagun harreman estua azalduz. Gizarte materialista, globalizatu, komunikazioaren gizartea, irudien gizartea eta informazioa eta ezagutzaren gizartea eta gizarte digitala garela dio. Honela, ezaugarri guzti hauek baldin baditugu, hau da, gure eguneroko bizitzan IKTak momentu oro agertzen badira, hauek ere eskolan sartu behar ditugula esaten du. Teknologia haurren hezteko eta hazteko momentuan presente dagoela azaltzen du eta beraz sentsurik ez daukala gero eskolara heltzean horretaz ez baliatzea. Baina argi dauka ere, irakasleak ez daudela prestatuta, gehienak ez dutelako IKTen aroan bizi izan eta gero ikasi dutelako eta gainera, dauden baliabideak nahikoak ez direlako ere.
Ostean inklusio digitalaz hitz egiten du. Hau da, haur guztiak ez dute aukerarik IKTak eskolaz kanpo erabiltzeko eta beraz ahal dutenen eta ezin dutenen arteko aldea oso handia da. Horregaitik, eskola aukerak emateko tokia izan behar delako ere, IKTak oso beharrezkoak dira gaur egungo gizartean eta ondorioz gaur egungo eskolan ere.  Teknologia gaur egungo eskolari bira emateko aitzakitzat erabili behar dugula eta horretaz baliatuz, ohituta gauden eskola tradizionala alde batera utzi eta gure gizartera egokitzen den hezkuntza mota ezarri behar dugula esaten du.
Artikulua irakurri eta gero honako galdera hauek planteatzen ditut:
  •    Nondik hasi gaitezke behar duen hezkuntza eredutik hain hurrun dagoen gure hezkuntza eredua  aldatzen?
  •  Benetan ikasle izango garenok prestakuntza nahikoa lortuko dugu horrelako eskola bat sortzeko?
Eta honakoak dira niretzako artikuluan agertu diren hitz gakoak
   Eten digitala
  Inklusio digitala
  Aldaketa/berriztapena
  Alfabetatze digitala
  Web 2.0

No hay comentarios:

Publicar un comentario