domingo, 21 de diciembre de 2014

Handitasunera iritsi ote gara? Agur eta laster arte!

Iritsi da etapa honen amaiera, iritsi da IKT irakasgaiaren amaiera eta beraz blog honek izan duen itxuraren amaiera. Oraindik ez dut adostu blog honek izango duen itxura hemendik aurrera, ez dut pentsatu benetako amaiera den ala ez den izango. Baina, hala ere, momentuz eta kuatria amaitu denez amaiera bat eman behar zaio hemen, orain arte, egindako lan honi.
Hilabete hauetan blog honetan ahal izan dudan beste murgildu naiz, sarean gelditzen diren hitz hauetan guztietan irakasgai baten prozesua agertzen da, baina ez soilik hori, irakaskuntzari buruz sarean aurkitutako hainbat bitxikeri zuekin konpartitu nahi izan ditut ere.
Etapa honetan, blogean aritzeaz aparte hainbat gauza ikasi ditut: blogak ematen dizkidan abantailak eta desabantailak ikusi ditut eta interes handia sortu zait hezkuntzari buruzko bitxikeria desberdinak bilatzeko, honela zuekin guztiekin konpartitzeko. Baina, honetaz aparte nire taldekideekin batera sites bat sortu dut ere eta beste bide batzuk zabaldu dizkit. Bideo bat egiten eta editatzen ere ikasi dut eta egia esan behar badut hau izan da niretzako zatirik aberasgarriena. Bertatik asko ikasteaz aparte, hausnarketa oso handia atera bai dut
Honela, esan dezaket hasieran nituen espektatibak lortu ditudala eta nire blogaren izenak esaten duen bezala, ezereza alde batera utzi nuen eta ikasten eta ikasten handitasunera heltzeko bidean sartu naiz. Nahiz eta dakidan oraindik asko dudala ikasteko baina bide hau hemen guztiz bukatuko ez dela badakit.
Hau esanda, ordua da benetan agur esateko eta ikusiko dugu bueltatzen naizen edo ez. Milesker esperientzia honetan murgiltzera bultzatzeagatik eta irakaskuntza prozesu hau eskaintzeagatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario