jueves, 20 de noviembre de 2014

ezereza gogoratu gabe

Gaurko saio praktikoan gure lanarekin jarraitu dugu, sortu genuen sitesean trasteatzen hainbat ordu igarotzen ditugu. Orrialde desberdinak zabaltzen ditugu, ordenatzen saiatzen gara, argazkiak jartzen... gaurkoan orrialdeak benetan ordenatzea lortu dugu.
Hala ere, egia esan gure buruan daukagun beste lan bategaitik kezkatuta gaude, egin behar dugun teknografia dela eta kezkatuta gaude alegia. Gaurkoan saiatu gara benetan ulertzen teknografia zer den eta zein izango den gure eginkizuna. Zein motatako argazkiak jarri ahal genituen, zer motatako bideoa egingo genuen... bakoitza bere ideiak eman ditu eta besteei laguntza eskaintzen ibili gara.
Azkenean, sitesa nahiko menperatuta daukagula ikusita teknografietan benetan zentratzea erabaki dugu eta bakoitzak bere teknografia eraikitzeko momentua iritsi da. Benetan kapaza izango naiz nire irakasle identitatea isladatzeko? hauxe erronka aurretik dudan hau!


No hay comentarios:

Publicar un comentario