jueves, 20 de noviembre de 2014

Haurren eskubideen eguna







Gaur haurren eguna da mundu mailan. Mundu guztiko haurren eskubideak bultzatzeko eguna da, haien ongizatea bermatu behar dela aldarrikatzeko eguna eta honen inguruan jarduerak bultzatzeko eguna.
 Gaur denok gogoratzen gara pertsona txiki hauetaz eta ez gara konturatzen pertsona txiki hauek oso handi egiten dutela gure mundua, asko eskeintzen digutela eta gure laguntza behar dutela haien eskubideak bermatuak izateko, hezitzeko, ametsak eraiki eta lorteko. Txiki handi hauek gure laguntza behar dute pozik bizi ahal izateko. Tamalez, haien egoera ez da berdina toki guztietan eta munduan gauza larregi aldatzeko daude munduko toki askotan ez bai dira haien eskubideak errespetatzen.
Nahiko nuke zuekin konpartitu pasadan urtean haurren eskubideei buruz hausnartzen genbiltzan bitartean egindako lan bat, zeinetan haurren eskubideen artean 10 aukeratu genituen (guretzako garrantzitsuenak zirenak) eta hauen artean ezinbestekoak iruditzen zitzaizkigun beste hiru aukeratu genituen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario