viernes, 14 de noviembre de 2014

Baliabide berriak ezagutzen


Gaurkoan, praktika saioa izan dugu eta taldeka bildu gara berriro gure ezagutzak elkarbanatzen. Honela, sitesean esperimentatzeko momentua heldu da eta gainera Alaitzek beste bi programa erabiltzen erakutsi gaitu. Programa hauek slideshare eta ISSUU dira. 
Slidesharerekin gure lanentzako sortzen ditugun power pointak sarean, bertan blogean esaterako, elkarbanatzeko aukera dugu. ISSUUrekin ostera, gure word dokumentuak edo pdfak elkarbanatu ditzazkegu.
Honela, orrialde bakoitzean kontu bat sortu dugu eta teknologiaren gizarteari buruz egindako lana elkarbanatu dugu. Gure sitesean ere aurkitzen da.
Egia esan, oso interesgarria iruditu zaizkit web orrialde hauek eta nire blogari beste itxura bat emateko aukera ematen didatela uste dut. Gainera, bilatzaile bezala ere erabili ditut beste pertsona batzuen lanak ikusteko eta haien inguruan hausnartzeko. Esaterako, teknografiari buruzko informazioa ere bilatu dugu, honela dena irakurri eta gero gure sitesean elkarbanatu dugu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario